XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Izorra hadi, alu hori
- Etor hadi berriro hire harrokeriekin!
- Zerri halakoa!
Eta horrela denak, builaka eta marruka.
Garrasi egiten ez zutenak liburuekin mahai gainean joka ari ziren, edo oinetakoekin zoruan joka; batzuk mahai gainetan saltoka ere bai, mahai batetik bestera Tarzanena eginez.
Zoramena zen hura, bizitzan ondoen pasatu dudan unea beharbada.
Bat-batean, ordea, isildu egin zen istilua, akabo iskanbila: atean Patxi Zuri agertu zen, Txintxetarekin batera.
- Zer erokeria da hau?
- Denak erotuta zaudete ala zer?
Hura ez zen besteetako Patxi Zuri gozoa.
Goxotasun gutxi haren hitzetan.
Haren ahots ozenak durundio egiten zuen gelan, isil-isilik gelditu baikinen denok.
- Inork ez al du ezer esan behar?
- Larraitz Martinez eta Martin Errazkin, etorri nirekin zuzendaritzara.